Zuzendaria

Jorge Apodaca

Jorege Apodaca  Zuzendaria

Pianoa eta kantua ikasi ditu Zaragozan, bertako Musikako Kontserbatorio Profesionalean.
Instituto Aragonés de Canto Coral (IACC) erakundeko zuzendaritza ikastaroetan hasi zuen zuzendari mailako formazioa, Enrique Azurza eta Nuria Fernández irakasleekin, aldi berean, IACC abesbatzan aritu zelarik baritono gisa.
Ondoren, Marcos Castán-ek zuzendu zuen Philophonia Ahots Taldearen sortzaileetako bat izan zen, talde horretan ahots musika garaikidea landu zutelarik.
2001etik 2011ra Antigua Capilla Hispana taldeko kide izan da, bertan bakarlari gisa hainbat grabazio egin eta kontzertu ugari eman dituelarik Espainian eta atzerrian, errenazimenduko polifonia eta kantu gregorianoa interpretatuz. "Voces de Al Ayre Español" ganbara-abesbatzako kide izateko aukeratu zuten. Talde hori Lluis Vilamajó eta Lambert Climent maisuek zuzendu zuten, haiekin errenazimendu eta barroko garaietako errepertorioa ikasi zituelarik.
CAI banketxeko obra sozialeko Coral Zaragoza abesbatza zuzendu zuen, eta egun, Zaragozako Sendagileen Elkargo Ofizialeko abesbatza eta Assai Abesbatza zuzentzen ditu.
ENCHIRIADIS Emakumeen Ahots Taldeko sortzaile da, haiekin Koru-Kantuko Estatuko Sari Nagusia irabazi zuelarik 2010.ean, bai eta bestelako sariak estatuko naiz nazioarteko lehiaketatan.
Gaur egun "Daroca: espacio vocal" proiektua koordinatzen du. Proiektu horrek ENCHIRIADIS taldearen korurako musika espainol garaikidea hedatzea du helburu, Daroca eskualdean (Zaragoza). 2011ko irailetik Tolosako Hodeiertz Abesbatza (Gipuzkoa) zuzentzen du.
Aragoiko Musikako Kontserbatorio Gorenean (CSMA) hasi zituen Koru Zuzendaritzako goi mailako ikasketak, Nuria Fernández irakaslearekin, eta gaur egun horiek jarraitzen dihardu Musikenen, Gabriel Baltés irakaslearekin.

 

Ideare egina

 

Hemen zaude:  >> Abesbatza  >> Zuzendaria