HASIERA

 

Ongi etorri Hodeiertz abesbatzaren web-orrira.

 


1983. urtean Tolosan sortua, eskaintzen dituen kontzertuen kalitateagatik, soinu zainduagatik eta programen originaltasunagatik nabarmendu da Hodeiertz Abesbatza.

Gure webgunean abesbatzarekin zerikusia duen guztiari buruzko informazioa aurkituko duzue. Urte hauetan guztietan abesbatzaren historia egin duten partaideak, lehiaketak, kontzertuak, etab.

On egin!

 

BERRIAK 

 

Datorren martxoaren 23an Hodeiertz Abesbatzak Leonen ospatuko den XXIV Memorial Ángel Barja zikloan parte hartuko du, Leongo Kultur Institutuak gonbidatuta. Asteburu horretan Hodeiertz abesbatzak 4 kontzertu eskainiko ditu, batez, ere, Ángel Barjaren obrez osatutako programa eskainiz.
2012an, Terroson (Ourense) jaiotako musikari eta konposatzaile ospetsu honen heriotzaren 25. urteurrena betetzen da eta bere ibilbide artistiko oparoaren zatirik handiena Leongo hiriburuan eman zuenez, haren omenezko kontzertu-zikloa antolatu dute.

Ziklo honetan Hodeiertz Abesbatzarekin batera beste talde hauek ere parte hartuko dute: “Capilla Clásica”, ”Canto y Piano”, “Coro Ángel Barja” eta “La Mamá Ninfa” antzerki musikala.

Informazio gehiago hemen.

 

 

Ideare egina

 

Hemen zaude:  >> Hasiera